Dantzari berrien bila ari da Aiara Dantza Taldea

Erredakzioa 2019ko uzt. 23a, 08:00
Guk saria jaso du aurten Aiara Dantza Taldeak.

Aurreko urteetan bezala, haur, gazte eta helduentzako eskolak emango dituzte.

Datorren ikasturteari begirako matrikulazio-kanpaina abiatuko du Aiara Dantza Taldeak. Irailean egongo da taldean izena emateko aukera, 6tik 13ra. Taldeak El Reforren duen lokalera bertaratu beharko da horretarako, 18:00etatik 20:00etara (8an eta 14an 10:00etatik 12:00etara).

Hauek izango dira urte osoko kuotak:  

  • 1. familiakidea 50€
  • 2. familiakidea 40€ 3. familiakidea 30€

Familiakidea moduan lehenengo mailakoak hartuko dira: neba-arreba, aita-ama, ama-alaba, aita-semea.

Hainbat ikastaro
Dantza-taldeak hainbat ikastaro emango ditu, El Refor gimnasioan. Hiru talde-mota antolatuko dituzte:

  • Umeak (5-16 urte bitartekoak, txikienak 2014an jaioak): entseguak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira 17:00etatik 18:00ak arte.
  • Helduak (16 urtetik gorakoak): entseguak as­teazkenetan izango dira, 18:00etatik 19:15 arte. Talde honetan erromerietarako dantzak ikasteaz gain, plazan egiteko dantzak ere ikasiko dituzte eta Aiara Dantza Taldearen dan­tzaldietan parte hartzeko aukera izango dute.
  • Dantza plaza (16 urtetik gorakoak): entseguak larunbat goizetan izango dira, 13:30ean. Talde honetan erromerietako dantzak ikasiko dira.

Beste urte batzuetan izandako esperientziaren ondorioz, behin izena emanda ez da kuotaren kostea itzuliko. Errua dantza taldearena izatekotan bakarrik itzuliko da kuotaren kostea (adibidez, azken orduko ordutegi aldaketak badaude). Plazak mugatuak izango dira.

Taldearekin harremanetan jartzeko korreo bat bidali daiteke honako helbide honetara: aiaradantzataldea@gmail.com . Telefono zenbaki honetara ere deitu daiteke: 688662554 (Igone).

Erlazionatuak

Guk saria jaso du Aiara dantza taldeak

Izar Mendiguren Cosgaya 2019 mar 24 Amurrio

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide