Galder Barbadok behin-behineko askatasuna berreskuratuko du, baldintzapean aske uztea erabaki baitu epaileak, 6.000 euroko fiantza ezarrita. Senideek ez dakite oraindik noiz aterako den zehazki kartzelatik, baina datozen egunetan izan daitekeela iragarri dute.
Atzo geratu zen aske Aitor Zelaia gasteiztarra eta ongietorria egin zioten Gasteizen:
Barbado eta Zelaia otsailean atxilotu zituen Ertzaintzak eta harrez geroztik Espainiako kartzeletan izan dituzte preso, dispertsatuta. Hasieran Madrilgo Soto del Realeko presondegira eraman zituzten eta martxotik aurrera Darocako espetxean egon dira, Zaragozan.