Abuztuaren 10etik 17ra murgilduko da jaietan Amurrio, izan ere, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak Iguarrakoa atera aurretik makina bat ekintza antolatu ditu. Abuztuaren 10ean abiatuko dituzte festa herrikoiak. Ondorioz, Otsemeaken manifestazioa egun horretan izango da. Horrez gain, eraso matxistak salatzeko protokoloa eta telefonoa egongo dira 24 orduz martxan (688752784).
Nobedade gisa, Egun Feminista egingo dute abuztuaren 13an. Eguerditik aurrerako egitaraua osatu dute horretarako: 14:00etan poteo feminista egingo dute herritik, eta 15:00etan “Emakumeon* bazkaria”; txartelak Txokogorrin egongo dira salgai. Arratsaldean, berriz, siesta, zaintza eta masaje guneak atonduko dituzte. Emakumeak elkartu eta erdigunean jartzeko helburuarekin, gaueko oholtza eskaintzan ere feminismoa izango da nagusi. Izan ere, 22:00etatik aurrera ez da aukerarik faltako “DJ Pottors Destroyers eta Dj Zeta Morea meets Aiaraldeko neska*gazteak oholtzan” ikusteko eta gorputzak dantzan askatzeko.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide