Atzo onartu zion epaileak baldintzapeko askatasuna Galder Barbado Bonilla gazteari. Otsailean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta geroztik egon da espetxean, dispertsatuta. Lehen hilabeteak Madrilgo Soto del Real kartzelan igaro zituen, eta gaur arteko egunak Zaragozako Daroca espetxean.
Iluntzerako aurreikusi dute Barbadoren iritsiera Amurrion. Berarekin atzemandako beste gaztea -Aitor Zelaia- asteazkenean utzi zuten aske.