Poteo feministarekin abiatu zuten eguna Otsemeak talde gazteko kideek. Hala, herrigunetik barrena aritu ziren jai-giroaz gozatzen. Eguerdian, berriz, "emakumeen* bazkaria" burutu zuten txosnagunean. 100 lagun inguru elkartu ziren guztira. Arratsaldean, ostera, zaintza eta atseden gunea atondu zuten parkean. Gauean, berriz, "kalejira feminista" egin zuten, "Gozamena da gure aizkorarik zorrotzena" lemapean.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya eta Otsemeak taldea