2019/09/15 10:00

Kirol jarduera

Doako nordic walking saioa

Doako nordic walking saioa
Bañueta kiroldegia, Amurrio

Udalaren oharra:

Amurriok nordic walking jardueraren proposamena egiten du irailaren 15eko goizerako. Modu natural batean ibiltzean datza, bastoi batzuekin, horiek besoen mugimendu instintiboarekin lagunduz. Jarduera osasungarria eta osoa da; izan ere, gorputzeko muskuluen % 90 lantzen da. Adin eta egoera fisiko ezberdinetako pertsonek praktikatu dezakete.

Udalak, martxoan eta maiatzean, nordic walkingeko doako hastapen ikastaroak antolatu zituen, eta oso harrera ona izan zuten. Bañueta Kiroldegitik jarraipena eman nahi zaio kirol praktika honi. Irailaren 15ean (igandea), kirol honen saio praktikoa antolatu da. 10:00etan hasiko da eta parte hartuko duten pertsonak Guk inguruan elkartuko dira, Juan Urrutia Parkean. Saioan, lehenik eta bien, ordu erdiko tartea izango da makilen erabilera teknika ezagutzeko; jarraian, talde ezberdinak egingo dira parte hartzaileen mailaren arabera; eta gero, herriko ibilbide osasungarrietako bat egingo da. Saioaren iraupena bi ordukoa izango da.

Aldez aurreko izen-ematea Bañuetan
Parte hartu ahal izateko ez da beharrezkoa aurretik nordic walkinga ezagutzea. Bastoiak utziko zaizkio behar dituenari. Beharrezkoa da izena ematea kiroldegiko harrera-lekuan irailaren 1etik 10era bitartean. Doako saioa da. Bañuetako bi langilek (eskolako diziplina honen irakaslea den Fittrek) zuzenduko dute jarduera hau, Gasteizko Hazten Kirol Taldeko irakasleen laguntzarekin. Kirol jarduera honen ikastaroak egingo dira Bañueta Kiroldegiko 2019-2020 kanpainan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide