Euskal Pilota Egokituaren Arabako Irekiaren final handia jokatuko da datorren urriaren 12an Aretako Udal Pilotalekuan. Atzo egin zuten hitzorduaren aurkezpena Laudioko Herriko plazan.
Orduña City Cross 2026k ziklokrosa ekarriko du hiriko kaleetara datorren azaroaren 1ean, Orduñesa S.C.-ren eskutik. Proba nazioarteko C2 mailakoa izango da UCIren (Nazioarteko Txirrindularitza Batasunaren) egutegiaren barruan, eta Euskal Herriko nazioarteko lasterketen “Ipar Kopa” zirkuituko parte ere izango da. Horrela, Urduñak nazioarteko ziklokrosaren egutegiko proba bat hartuko du. Lehiaketa urriaren 31n hasiko da, larunbatean, arratsaldez, 15:00etan, eskoletako, Benjamin, Alebin eta Infantil kategorien probekin, Txiki Kopa Bizkaiaren egutegiaren barruan. Txikienek Juan de Garayko zelaietatik ibiliko den zirkuituari itzuliak emango dizkiote, irteera eta helmuga Gasteiz errepidean izanik. Igandean, azaroaren 1ean, helduen txanda izango da 9:00etatik aurrera, Master, Kadete, Junior eta Elite Sub23 kategorietan, emakumezko zein gizonezkoetan. Kategoriaren arabera, 4 eta 8 itzuli artean egingo dituzte, Foru Plazan irteera eta helmuga izanik. Sari-banaketa 15:30ak aldera egingo da.
Informazio gehiago eta izen emateak hemen.