Urte amaieran hasiko dute gasolindegi zaharra ordezkatuko duen biribilgunea

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko ira. 17a, 07:00
Abenduan hasiko dira obrak, udalaren aurreikuspenen arabera. / Aiaraldea.eus

Gasolindegi ohia urbanizatzeko kontratazio prozesua hasi du udalak. Biribilguneaz gain, bidegorria eraikiko dute bertan.

575.777 euroko inbertsioa aurreikusi du Amurrioko Udalak herriguneko gasolindegi ohia urbanizatzeko. Prentsa oharrean aurreratu dutenez, urtearen amaieran hasiko dituzte lanak. "Une honetan gasolindegi bat dago bertan. Lanei esker, inguru horretako trafikoa berrantolatu ahal izango da", adierazi du tokiko erakundeak. Hala, Aldai, Etxegoien eta Jose Medinabeitia kaleek biribilgunean egingo dute topo. "Berrurbanizatzeko lanek inguruko trafikoa berrantolatzeko aukera emango dute. Biribilgunearen erakuntzaz aparte, saneamendua eta argien zaharberritzea proiektatu dira, baita bidegorria eraikitzea ere".

Obrak hasi berritan eraitsiko dute erdiguneko gasolindegi ohia, "eta lurreko kutsadura garbituko da". Modu horretan, espaloiko tarte batzuen altuera handituko dute, besteak beste. Horrez gain, argiteria eta ur zikinen zein saneamendurako kolektoreak berriztatuko dituzte. Eta, bide batez, Aldai-Elexondo kaleetako bidegorriari segida emango diote. 

2014an iraungi zen gasolindegi ohia erabiltzeko baimena. Iaz, aldiz, zoruko kutsadura garbitzeko lan-hitzarmena adostu zuten eraikineko jabeak eta udalak. Ondorengoa da proiektuaren planoa:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide