Venezian igaro du asteburua Manolo Hidalgok, Atletismo Master Beteranoko txapelketan parte hartzen. 12. postua erdietsi du bertan amurrioarrak Pentatloian, 28 parte hartzaileen artean.
“Txapelketan guztira 4.600 atleta aritu dira lehian”, azaldu du kirolariak, “8:30ean hasi ginen lehiatzen eta 16:30ean amaitu genuen”. “Oso pozik” dagoela nabarmendu du Hidalgok, lehen zortzi postuak olinpikoak izan direlako eta uztailean izena eman zuenean marka onena zuen 17. kirolaria zelako. Gauzak hala, bost postu igotzea lortu du Aiaraldeko atletak.