Egun, Eusko Alkartasuna alderdiko idazkari nagusia izateko hautagai bakarra da Eva Blanco amurrioarra, astelehenean barne hauteskundeko batzordeak baliogabetu baitzuen Maiorga Ramirezek aurkeztutakoa.
Nafarroako EA eta EH Bilduko ordezkariaren Iparraldeko 5 abal bertan behera utzi zituen batzordeak eta, ondorioz, lurralde bakoitzeko gutxiengoa ez du bete.
Berez, Ramirezek 400 babes aurkeztu zituen eta Eva Blancok 60. Edonola ere, nafarrak azaldu du helegitea jarri duela eta adierazi du militantziaren eskubideak urratzen ari direla bere hautagaitzaren baliogabetzearekin.