17:45ean abiatu dira dozenaka herritar Lendoñogoitik Iturrigorrira. tontorretik argi errenkada sortu dute Herrialde Katalanei babesa adierazteko. Duela zenbait egun asmatu zuten ekimena Katalunian, eta geroztik Euskal Herriko hamaika txokotara hedatu da ideia. Aiaraldeko Gure Esku Dagok deituta, 19:30ean egin dute ekintza.
Aiaraldear ugari atera dira Tologorrira Herrialde katalanei elkartasuna adierazteko tontorra argiztatzeko asmoz. @GED_Aiaraldea k antolatu du ekimena (Bideoa: Haizea Ginea) pic.twitter.com/fjt1B3lwuu
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) October 27, 2019
Lendoñogoitin, Lendoñobeitin, Belandian eta Mendeikan ere jende andana bildu da argazkiak ateratzeko, edota ekimena ikusteko. Altsasuko gazteak ere izan dituzte gogoan.
Sare sozialetan, eskualdeko eragile eta norbanako askok izan dute gaurko ekimena hizpide. Irudiak jaso ahala eguneratuko dugu argazki bilduma.
Aiaraldea eskualdeko bizilagunok tologorri argitu dugu Altsasuko gazteen eta Euskal Herriko eta Catalunyaren eskubideen alde! #AltsasukoakAskatu#AutodeterminazioaEzDaDelitua https://t.co/dIN7iF7QsP
— Gure Esku Urduña (@GureEskuDagoUrd) October 27, 2019
Argazkiak: Joseba Garcia, Ivan Ruiz Rotaetxe, Izar Mendiguren Cosgaya, Ainhoa Gutierrez, Xabier Ramos eta Andima Errazti
Erredakzioa: Izar Mendiguren Cosgaya