Lendoñogoitik abiatu dira 200dik gora mendizale arratsaldean. 19:30etatik 19.45era bitarte aritu dira keinuka, Euskal Herriko hamaika txokotan bezala, elkartasuna lau haizetara zabaltzeko.
Mendira ez ezik, Larruzabalera jende asko gerturatu da aldarrikapen ekintza ikustera. Besteak beste, Lendoñogoitin, Lendoñobeitin, Mendeikan eta Belandian egon da ekimenaz gozatzeko aukera. Ainhoa Gutierrezek, esaterako, Lendoñobeitiko kanpandorretik jarraitu du deialdia:
Joseba Garciak, aldiz, Lendoñogoitiko zelai bat aukeratu du argazkia ateratzeko:
