Atzo izan ziren hauteskunde sindikalak Tubos Reunidos enpresan eta emaitzak hurrengoak izan ziren:
- ELA: 8 ordezkari, 272 boto
- UGT: 5 ordezkari, 141 boza
- LAB: 4 ordezkari 129 boto
- ESK: 2 ordezkari, 61 boza
- CCOO: ordezkari 2, 52 boto
Osaketa berriak aldaketa garrantzitsuak sortuko ditu Langile Batzordean. 2015eko hauteskundeek sortutakoarekin alderatuta, ELAk jarraituko du hegemonia izaten, nahiz eta 10 boto eta ordezkari bat galdu. UGT berdin mantenduko da eta LABek ordezkari bat gehiago izango du, 45 boto berri erakarri ostean.
ESK sindikatuak 2015eko bozketan ez zuen parte hartu, baina orain 61 boza eta 2 ordezkari erdietsi ditu. Aldiz, CCOOk 31 boto eta ordezkari bat gabe geratu da. Azkenik, VTR sindikatuak ez du ordezkaritzarik izango.