Azarotik otsailera arteko egitaraua aurkeztu du Burubio Kultur Elkarteak

Txabi Alvarado Bañares 2019ko aza. 22a, 13:02
Monshine Wagon taldea igoko da kultur elkartearen oholtzara datorren abenduaren 13an. / Dena Flows

Moonshine Wagon, Eraso! eta Eratu taldeek joko dute abenduan.

Inoiz baino indartsuago hasi zuen ikasturtea Burubiok, Berri Txarrak taldeak Amurrioko kultur elkartearen oholtzan eman baitzion hasiera Beude birari. "Kontzertu horrek oihartzun handia suposatu zuen guretzat", azaldu zuen elkarteko kidea den Egoitz Palaciosek, baina nabarmendu zuen Burubio “hori baino askoz gehiago” dela.

Eta bada. Azaroan lau talde igo dira guztira elkartearen oholtzara: Lukiek, Mocker's, Empty Files eta Sega Sound Killers.

Abenduan ere eskainiko dituzte kontzertuak. 13an Goiatz Dutto musikari laudioarraren Moonshine Wagon taldeak joko du. 20an, aldiz, metal doinuek hartuko dute aretoa, Eraso! eta Eratu taldeen eskutik. Urtarrilaren 24an oraindik iragartzeke dagoen talde batek joko du. Amaitzeko, otsailaren 8an Garilak 26 taldeak eskainiko du kontzertua, eta handik bi astera (22an) Burubio Splash jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute.

Entsegu lokalak
Kontzertu aretoaz gain, musika taldeentzako entsegu lokalak ere kudeatzen ditu Burubiok. Iragarri dutenez, lokal horietako bat libre geratu da. “Alokatzeko interesa duenak burubioke@gmail.com helbidera idatzi dezake informazio gehiago jasotzeko”, jakinarazi dute elkarteko kideek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide