Aritz Arberas txirrindulari prestatzaile fisiko profesionalarekin solasaldia egingo dute gaur

Aitor Aspuru Saez 2019ko abe. 27a, 08:28
Aritz Arberas iaz Artziniegan egindako mahainguruan. / Aiaraldea.eus

19:00etan izango da hitzordua Katekesi Aretoan eta aurretik galderak bidaltzeko aukera eman dute.

Amurrio Txirrindulari Elkarteak 50 urte beteko ditu 2020an eta urteurrena ospatzeko egitarau zabala eta interesgarria prestatzen ari da. Duela aste batzuk Mikel Landa gonbidatu zuten eta gaur, ordea, Aritz Arberas amurrioarra egongo da prest galderak erantzuteko.

Urtarrilaren 3an Lourdes Oyarbidek gauza bera egingo du ordu berean eta urtarrilaren 10ean, ordea, Abel Antonek.

Arberasek puntako txirrindularitzan lan egiten du, eta egun Astana eta Bahrain Merida taldeetako prestatzaile fisikoa da, baita Euskadi Fundaziokoa ere.

Txemi Kintana kazetariak bideratuko du elkarrizketa 19:00etatik aurrera Katekesi Aretoan eta twitter bidez galderak egiteko aukera zabaldu dute, parte hartzea sustatzeko. Aiaraldea hedabideak jadanik berea egin du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide