Amurrioko Udalak kudeatutako azpiegiturak itxi dituzte, koronabirusa dela eta

Julen Solaun Martinez 2020ko mar. 12a, 11:36

Udalak kudeatutako instalazioak itxiko dituzte. / Aiaraldea.eus

Koronabirusaren hedapen posibleari aurre egiteko hartu diren denbora bateko neurriak direla adierazi dute udaletik.

Amurrioko Udalak bertan behera utzi ditu, denbora baterako, berak kudeatutako hainbat instalaziotan programatutako ekintza guztiak, koronabirusak udalerrian izan dezakeen balizko hedapenari aurre egiteko. Gaur bertan jarriko dute neurria indarrean. Era berean, gaur arratsaldean San Roken eta astelehenean Alkinarren aurreikusitako auzoetako batzarrak ere atzeratu dira, ohar batean informatu dutenez.

Honako toki hauek itxiko dituzte: “Kultur Etxea (arte eskola, trikitixa eskola eta ballet eskola), liburutegia, La Casonako erakusketa aretoa eta turismo bulegoa, Amurrio Antzokia, Musika Eskola, Nagusi Etxea (ostalaritza jarduera irekita egongo da), Amurrio Bidean, Bañueta kiroldegia eta udal kirol instalazio guztiak”.

Dena den, Herritarren Arretarako Zerbitzua irekita mantenduko duela adierazi dute udaletik, posible diren kontsultak telefonoz egitea gomendatuta, 945 89 11 61 zenbakira deituta. Herritar guztiak informatuta mantenduko dituztela ere esan dute, udalaren kanal ofizialak, sare sozialak eta Amurrio.eus webgunea baliatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide