Martxoaren 14an jokatzekoa zen Amurrioko Katekesi aretoan Arabako Kuadrilla arteko Bertsolari txapelketako azken finalerdia. Alabaina, koronabirusagatik ezarritako neurrien ondorioz, bertan behera utzi behar izan zuten emanaldia: "Finalaurrekoa eta finala udalek hartutako erabakien ondorioz atzeratu dira. Oraindik ez daukagu data berririk".
Urtero gisa, udaberriko oporraldietarako bertso barnetegiak antolatu dituzte Aiaraldeko gazteentzat. Egoerak baldintzatuko du erabakia, ordea: "Barnetegiak ziurrenik aurrera doaz, baina oraindik zain gaude". Euskara teknikariek Aiaraldea komunikabideari adierazi dietenez, irailera atzeratuko dute irtera.
