Amurriok 24 orduko telefono zenbaki bat aktibatu du, udalerriko boluntarioen koordinaziorako

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko mar. 17a, 06:30
Amurrioko Udala, artxibo irudi batean.

671074170 telefono zenbakia, jasaten ari garen egoeraren aurrean kolektibo zaurgarrienentzako elikagaiak eta botikak erostea errazteko egongo da erabilgarri; Amurrioko boluntarioen koordinazioa ere kudeatuko du. Herritarren Arretarako Zerbitzua (HAZ) 945891161 telefono zenbakiaren bitartez edo bide telematikoa erabiliz haz-sac@amurrio.eus baino ezin izango da erabili. Amurrioko Udaltzaingoa herritarren esanetara dago 24 orduetan, hiru txandatan banatuta, egoera honek irauten duen bitartean.

Amurrioko Udalak, krisi mahaiaren bileraren ondoren, eguneko 24 orduetan aktibo egongo den telefono zenbakia aktibatu du, adinekoen eta behar bereziak dituzten pertsonen beharrei erantzuteko prest dauden boluntarioen koordinaziorako. Euren burua boluntario gisa aurkezten dutenei edo edozein behar duten pertsonei arreta emateko telefono zenbakia, gertakariak jasotzeko erabili ohi den bera da, 671074170.

Udalak koordinatzen duen zerbitzu horren bitartez, materiala, jarduketarako protokoloak eta identifikaziorako txartelak emango zaizkie boluntarioei. Egokitutako telefono zenbakia udal langileek erantzungo dute, eta boluntario taldearekin koordinatuta egongo da.

Amurrioko Udala, bere aldetik, laguntza behar izan dezaketen 70 urtetik gorako pertsonekin jarriko da harremanetan, kanpainaren berri emateko.

Herritarren Arretarako Zerbitzua
Asteburu honetan hartu diren neurri berrien aurrean, Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuak ez die aurrez-aurreko arretarik emango herritarrei. Izapide eta kontsulta guztiak 945891161 telefonoaren bitartez edo haz-sac@amurrio.eus helbide elektronikora idatziz egin beharko dira. Beste alde batetik, egoera honek irauten duen bitartean, Amurrioko Udaltzaingoa eguneko 24 orduetan egongo da herritarren beharrei erantzuteko.

Udaletik dei berezia egiten da agintariek ezarritako neurriak betetzeko. Jasaten ari garen egoeraz jabetu behar dugu. Geratu zaitez etxean, zugatik, zure familiarengatik, herritar guztiengatik. Koronabirusaren hedapena prebenitzen laguntzeko era bakarra da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide