Amurrioko Udaltzaingoak 27 biztanle zigortu ditu dagoeneko alarma egoeran hartutako neurriak urratzeagatik. Egoera hasi eta lehenengo egunetan zehar, poliziak kaletik zebiltzan pertsonak identifikatzera mugatu zen, arauen inguruan informatzeko. Hortaz, zigorrak ezartzeaz gain, 116 pertsona eta 272 ibilgailu identifikatu dituzte orain arte.
Udalak jakinarazi duenez, udaltzainak eguneko 24 ordutan egongo dira lanean, hiru txandatan banatuta.
Arabako Foru Suhiltzaileek, euren aldetik, udalerriko hainbat eraikin desinfektatzen ari dira: nagusien egoitza forala, eguneko zentroa eta etxebizitza komunitarioak.