55 salaketa jarri dituzte Amurrion martxoan Espainiako Gobernuak ezarritako konfinamendua apurtzeagatik. Era berean, 304 pertsona identifikatu dituzte etxean geratzeko araua apurtzeagatik eta 944 ibilgailu identifikatu dituzte dagoeneko. Kontuan hartu beharra dago berrogeialdia apurtzeagatik ezarritako isunak 601 eurotik 30.000 eurora bitartekoak izan daitezkeela, Herritarren Segurtasunerako Legea ""Mozal Legea") baliatzen baita horiek ezartzeko.