EH Bilduk ostiraleroko baserritarren azoka mantentzeko eskatu du

Aitor Aspuru Saez 2020ko api. 3a, 09:20

EH Bildu Amurrioko hainbat kide./ EH Bildu

Koalizioak azaldu du lehen sektoreko ekoizleek babesa behar dutela une hauetan eta funtsezko produktuak saltzen dituztela.

Amurrioko EH Bilduk eskutitza bidali dio udal gobernu taldeari, ostiraleko ekoizleen azokak baimendu ditzan,  Juan Urrutia plazan egiten direnak, alegia.

Koalizioak argudiatu duenez, alde batetik, lehen sektoreak "une delikatua" bizi du, eta laguntza behar du. Bestalde, gogoratu dute baserritarrek eta ekoizleek beharrezkoak diren elikagaiak saltzen dituztela, hau da, legeak ahalbidetuko lukeela.

Hargatik, zenbait neurri ezartzea proposatu dute, bermatzeko segurtasun eta prebentzio irizpideak betetzen direla.

Edonola ere, momentuz, udal gobernu taldeak berretsi egin du bere jarrera. Aiaraldea Hedabideari jakinarazi dionez, hartutako erabakiak mantendu dira, eta azoka ez da egingo Covid-19 krisialdian.

Udalak gogoratu du, gainera, nahi duenak eskaerak etxetik egin ditzakela, banaketa zerbitzua jarri baitute ekoizleek abian:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide