Ekainaren 14an ospatzekoa zen Amurrion Araba Euskaraz jaialdia, "Darabagu" lemapean. Alabaina, larrialdi egoera medio, ezingo da ekimena gauzatu, "denon osasuna bermatzeko". Hala adierazi dute Ikastolen Elkarteko ordezkariek gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan.
Maiatzean egitekoak ziren Herri Urrats eta Ibilaldia ekimenak ere atzeratu dituzte, egoera onbideratu artean. Zentzu horretan, oharra zabaldu dute Aresketa Ikastolakoek sare sozialetan:
Aiaraldea Komunikabideak Eneko Alday ikuskizunen lantaldeko kidea elkarrizketatu zuen atzo, konfinamenduak Araba Euskarazen antolaketan izango duen eraginaz, besteak beste: