Ostiralean traktore batzuekin atera ziren, gaixotutako bizilagun bati animoak emateko. Herritar ugari atera ziren leiho eta balkoietara kalejira ikustera, eta batzuk San Prudentzioko danborradarako entseatzeari ekin zioten.
Larunbatean, aldiz, kamioi bategatik aldatu zituzten traktoreak, Athletic eta Errealaren artean jokatzekoa zen Errege Kopako finala gogora ekartzeko.
Bukatzeko, igandean, Cadillac bat, antzinako auto klasikoa atera zuten kalejiran, herrian barrena.