Irakurzaletasuna sustatzeko ekimena abiatu zuten udaberriarekin batera Aresketa Ikastolakoek. Sare sozialetan zabaltzen ari dira jasotako lanak, eta dagoeneko kontaketa ugari bildu dituzte. Eskualdeko hamaika txokotatik heldu zaizkie narrazioak, Orozkotik kasu:
"Mila gau eta bat gehiago" ipuina ere ekarri dute sarera, ondorengo ikus-entzunezkoaren bitartez, Schahriar erregea eta Sherezaderen ipuina. Ildo beretik, haurren ilustrazio ipuinek ere izan dute euren tartea:
Orotariko gaiak
Orotariko gaiak ari dira jorratzen. Aitor Aspuruk, esaterako, "pandero baten ibilbidea" kontatu du ekimenarekin bat egiteko:
Ipuinak eta istorioak ez ezik, poemak ere barne hartzen ditu egitasmoak. Horren adibide da irakurle batek bidalitako ondorengo lana, Felipe Juaristiren Txorien aberria olerkia:
Lanak bidaltzeko bazenbehindarabagun@aresketaikastola.eus helbidea jarri dute eskura. Bertara igorri beharko dira horizontalean grabatutako bideoak.