Astelehenean istripua izan zuen Tubos Reunidos enpresako langile batek Amurrioko lantegian. Antza, tutu batek indar handiz jo zion aurpegian eta besoan, eta konorte gabe utzi zuen. Oraindik ospitalean dago behargina.
Sindikatuko ordezkariek azaldu dutenez, istripua makina batek eragin zuen. Hodia bertan geratu zen trabatuta, eta gero indar handiz atera zen. Lankideek adierazi dute zauritutako langilea saiatu zela tutua saihesten, baina ezinezkoa izan zitzaiola.
Sindikatuek bi aldagai nabarmendu nahi izan dituzte istripuaren harira. Alde batetik, nahiz eta administrazioak onartu enplegua erregulatzeko indarrezko espedientea, Amurrioko Tubos Reunidos enpresa langileez eta jardueraz gainezka dagoela.
Eta, bestetik, istripua sortu zuen arazoa ez dela berria; eta Covid-19ko krisialdia amaitu gabe, aurretik zeuden segurtasun gabeziei ez zaiela konponbiderik eman.