759 langileren kontratuak eten ditu uztailaren 9ra arte Tubos Reunidos enpresak, enplegua erregulatzeko espedientea baliatuta. Bakarrik zuzendaritzan daudenak eta partzialki erretiroa hartu dutenak geratu dira neurritik kanpo.
Etenaldia jardunaren %100ekoa izango da apirilean, %80koa maiatzean, %70ekoa ekainean eta %60koa uztailean. Edonola ere, lana egongo balitz, enpresak aukera izango du euren postuetara deitzeko beharginak.
Enpleguaren ezaugarriak
Gobernuaren Errege Dekretuak erabilita, Tubos Reunidos konpainiak indarrezko espedientea eskatu zuen martxoaren 18an, baina Eusko Jaurlaritzak ukatu zion.
Horren ondorioz, helegitea aurkeztu du enpresak, eta badezpada, atzo indarrean sartu zen espedientearena ere. Orain abiatu berri duten etenaldia arrazoi produktiboak argudiatutakoa da. Zuzendaritzak azaldu du eskariak bertan behera geratu direla koronabirusaren eraginez, bai epe motzean zein ertainean ere.
Berez, lan erakundeek helegitea aintzat hartuko balute, espedientea indarrezkoa izango litzateke, eta bere hasiera martxoaren 18koa.
Akordiorik ez
Enpresak ez du lortu akordiorik langile batzordearekin espedientearen nondik norakoak adosteko, baina LAB sindikatuak azaldu du bere ustez akatsa izan dela. Erakunde horren ustez, enpresak bere mesederako aprobetxatuko du espedientea.
Berez, espedientea indarrezkoa izan behar zenez, aurreakordioa sinatu zuten langile batzordeak eta enpresak, baia gero bertan behera geratu zen.