Etorkizuna eta Kaskagorri taldeetan izena emateko epea uztailaren 15era arte luzatu dute

Aitor Aspuru Saez 2020ko uzt. 6a, 07:00
Kaskagorri eta Etorkizuna klubek umeekin egiten dute lan.

Klubek azaldu dute 2019/2020 denboraldian euren taldeetan aritu direnek ez dutela inskripzioa ordaintzeko beharrik.

Kaskagorri eta Etorkizuna klubek uztailaren erdialdera arte luzatuko dute epea taldeetan izena emateko. Hemen, hain zuzen, eman daiteke izena. Taldeek azaldu dute 2019/2020 denboraldian izena eman zutenei ez dietela kobratuko 2020/2021eko inskripzioa, koronabirusak lehiaketen etena ekarri baitzuen.

Horrez gain, Etorkizunak nabarmendu du nesken taldea osatu nahi duela. Horretarako zenbait emakumezkok begirale ardurak hartu dituzte euren gain.

Amurrio Clubaren filiala berriro

Ekainaren 27an Amurrio Clubeko batzarrak Kaskagorri berriro bere filiala izatea onartu zuen. 2017an Kaskagorrik uko egin zion horri, Amurrio Alavesekin hitzarmena negoziatzen ari zen bitartean. Izan ere, Kaskagorrik Athletic Clubarekin mantendu nahi zuen akordioa. Orain, filialak elkarlan baldintzak adostu nahi ditu bere independentzia bermatzeko, klubeko kide batek adierazi duenez.

Bestalde, Amurrio Clubak presidentetza eta zuzendaritza mantenduko ditu. Asteburu honetan agortzen zen epea hautagaitza berriak aurkezteko, eta bakarrik Miguel Angel Jauregirenak egin du aurrera. Ondorioz, 2016an hartutako ardurak berritu ditu Jauregik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide