Lehenik eta behin, nor da Eba Blanco?
Kazetaritza ikasi nuen eta berehala hasi nintzen bikoizketa munduan lanean. 16 urtez egin dut lan autonomo gisa, eta nire lanbidea Amurrioko udalari eskaini diodan dedikazioarekin uztartu dut. Horregatik ezagutzen eta sentitzen ditut hain gertutik gaur egun norberaren kontura lan egiten duten pertsona guztiak jasaten ari diren arazoak. Badakit zer sufritzen den autonomoa izanda, zer sakrifikatu behar den eta zer laguntza gutxi dauden.
"16 urtez autonomo gisa lan egin dut eta badakit zein sakrifikatua den"
Amurrioko Udaleko zinegotzia izan naiz 8 urtez eta Gasteizko Legebiltzarrean egon naiz 2012tik.
Azken lau urteetan Legebiltzarreko mahaiko lehen presidenteordea izan naiz.
Hori da nire oroigarri profesionala eta politikoa, baina ez dut ahaztu nahi nire profil pertsonala. Asko gozatzen dut nire familiaz, bikotekideaz eta bi seme-alabez. Nire une libreak haiekin eta lagunekin partekatzea gogoko dut. Eta ahal dudan denbora guztia eskaintzen diot sukaldaritzari, maite dudalako, eta irakurketari.
Noiz erabaki zenuen politikagintzan sartzea eta zergatik?
Pentsatu gabe sartu nintzen politikaren munduan. Beti izan naiz Eusko Alkartasunakoa, baina ez nuen inoiz pentsatu hauteskundeetara aurkeztea.
2007ko udal hauteskundeetan Eusko Alkartasunako zerrendetan parte hartzera gonbidatu ninduten eta ez nuen inoiz pentsatu aukeratua aterako nintzenik.
Nire aurretik zihoan pertsonak bere akta entregatu zuen Arabako Foru Aldundira joateko, eta buruz sartu nintzen, inolako esperientziarik gabe, Amurrioko udaletxean.
Hori izan da nire eskolarik onena. Udal arlo batzuk kudeatzea egokitu zitzaidan eta asko ikasi nuen. Oroitzapen ona gordetzen dut udaletxean emandako urteez.
Eusko Legebiltzarrean esperientzia duzu jadanik, nola baloratzen duzu azken legealdian bizitakoa?
Politika etengabeko ikaskuntza da, eta nik beti esaten dut agertzen zaizkizun aukerak aprobetxatu behar direla, gogorra izan arren, beti ikasten baita zerbait, maila politikoan eta pertsonalean.
Azken lau urteetan Gasteizko legebiltzarreko mahaian egon naiz eta asko ikasi dut maila horretan. Mahaiaren lana Legebiltzarraren kudeaketari berari erantzutea da, Legebiltzarreko ekimen batetik hasi eta boligrafoak erosteraino.
"Maniobrarako tarte handirik ez dugu izan, EAJk eta PSE-EEk gehiengoa izan baitute bukatu berri den legealdian"
Arreta handia eta lan zehatza eskatzen du. Pozik oroitzen dut segurtasun-buruak Parlamentuko erregai-txartelak bidegabeki erabili zituela jakin nuenekoa. Astero onartzen ditugun fakturen jarraipen zorrotz bati esker jakin genuen hori.
Mahaiaren lanak ere protokolozko ekitaldi askotara joatea eskatzen du. Pena da ez dugula maniobrarako tarte handirik izan, PSE-EEren eta EAJren artean gehiengoa zegoelako eta eraman ditugun proposamen asko ez direlako aurrera atera. Hala ere, pozik nago egindako lanarekin. Oso esperientzia polita izan da gainera.
Zein da zure balorazioa Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren krisialdiari dagokionez egindako kudeaketari buruz?
Koronabirusaren agerpenak, dagoeneko kolpatua, gainditua edo gainezka zegoen Osasun sistema publikoa are eta gehiago ahuldu du. Urteetako inertziak, hautu politikoak eta planifikazio eta aurreikuspen ezak ekarri dituzten ondorioak COVID-19aren pandemian azaleratu dira, Osakidetzaren egoera erreala erakutsita.
Lidergo eza, Erakunde Sanitario Integratuek elkarlanean aritzeko zailtasunek, langile kopuru azpi dimentsionatuak, hornikuntzarako mendekotasunak edo estrategiak definitu, garatu eta konpartitzeko gaitasun ezak osasun krisi honetan bat-batean aritzea ekarri dute. Oso profesional onak ditugu Osakidetzan, erantzukizunez lan egin dute, larrua utzi eta haien bizitza arriskuan jartzen dute.
"Herritarren konpromisoari eta Osakidetzako profesionalen ahaleginari esker gainditu dugu osasun krisialdia"
1.500 langile kutsatu ziren eta langile bat zendu zen. Plastikozko poltsak erabili behar izan dituzte babesteko, segurtasun materiala faltagatik. Osasun krisialdi honek argi utzi du baita ere Urkulluri kudeatzaile onaren maskara hori erori zaiola.
PNVk apaltasun faltarekin kudeatu du pandemia, bat-batean eta gainerako alderdi politikoen eta profesionalen ekarpenak kontuan hartu gabe. Ikusi besterik ez dago zer gertatu zen EHUko testekin.
Aurrera atera bagara, herritarren konpromisoari eta Osakidetzako profesionalen ahaleginari esker izan da.
Zein da EH Bilduren programan nabarmenduko zenituzkeen proposamenak?
Programa oso zehatza landu dugu, arloka egin dugu eta ehunka aditurekin partekatu dugu. 1.500 neurri baino gehiago ditugu, baina Maddalen Iriartek, gure lehendakariak, publiko egin dituen 10+1 konpromisoetan laburbilduko nituzke.
1. Osasun publikoa indartzeko konpromisoa.; murrizketekin eta prekarietatearekin amaitu.
2. Enplegua eta langileak babesteko konpromisoa.
3. Industria sendotzeko konpromisoa: Berrikuntza eta susperraldi industriala.
4. Herritarrentzako konpromisoa: adineko lagunen zaintzaleak zaindu.
5. Gizartea babesteko konpromisoa. Bizitzak duin bizitzeko (haur era gazteen oinarrizko errenta unibertsala, hileko 120 eurokoa, gazteen emantzipazioa errazteko, 300 euroko oinarrizko errenta eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa).
6. Etxebizitza eskubidea denontzat (etxebizitza alokairu publikoak eta alokairuaren prezioa mugatzea).
7. Larrialdi klimatikoari aurre egiteko konpromisoa
8. Hezkuntza sistema eraberritu.
9. Euskararen eta kulturaren aldeko konpromisoa.
10. Euskal Herritarrontzat justiziaren aldeko konpromisoa (ustelkeriaren bulego publikoa eratu eta indarkeria matxistari aurre egireko Euskal Ituna).
11. Erabakitzeko eskubidearen defensa irmoa.
Zein da koalizioaren helburua hauteskundeetan, emaitzei dagokienez?
Lehendakarigai onena dugu eta irabaztera ateratzen gara. Erakutsi dugu herri honetako gobernuaren alternatiba garela, eta gure konpromisoak betetzeko gai garela erakutsi nahi dugu.
Zergatik uste duzu jendeak bozkatu beharko lukeela zure zerrenda?
EAEk aldaketa merezi du. Politika zahar eta geldoekin amaitzeko unea da. Bultzada berri bat merezi dugu. Bultzada hori zintzotasun politikotik, gardentasun instituzionaletik, sakontze demokratikotik, lankidetzatik eta sistema publikoaren defentsa zalantzarik gabetik iritsiko da. Apaltasunez eta dedikazioz, lana oinarri hartuta, prest gaude parametro horietan alternatiba bat eraikitzeko.
Talde onena dugu, Lehendakarigai onena dugu eta prest gaude merezi dugun herria eraikitzeko.