Asteburuan eginiko koronabirus proben txostena plazaratu berri du Osakidetzak. Aiaraldean kasu bakarra topatu da, ostiralean Amurrion. Larunbat eta igandean ez da positiborik detektatu Aiaraldean. 11.063PCRproba egin dira guztira EAEn, eta 295 kasu atzeman dira guztira.
Gauzak hala, COVID-19ak hurrengo datuak utzi ditu eskualdean kutsatuen kopuruei dagokienez, pandemia hasi zenetik gaur arte:
- Laudio: 174
- Amurrio: 127
- Aiara: 65
- Urduña: 44
- Okondo: 7
- Orozko: 25
- Artziniega: 13
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 446