Paula Barcelo, Ana Rojo, Imanol Velasco, Alex Yarza, Lucia Iturbe eta Oscar Guineak osatzen dute Viernes 6 taldea. Amurrioko Musika Eskolako ikasleak dira gehienak, eta hainbat abestiren bertsioak jotzen dituzte.
Amurrioko Udalak irailerako osatu duen kultur egitarauaren lehen ekintza izan zen atzoko kontzertua. Berez, Amurrioko Jaien datetan egingo zituzten ekintza guztiak, baina atzeratzea erabaki zuten azkenean, COVID-19aren balizko hedapena saihesteko.
Bihar -igandea- Tio Teronen Semeak dantza taldearen emanaldia egongo da arratsaldeko zazpietan, Juan Urrutia plazan. Astelehenean, aldiz, magia ikuskizuna egingo dute 19:30ean, toki berean.
Irailean egingo diren gainontzeko ekintzak hemen ikusi daitezke:
