Tubacexen egoerari buruzko prentsa oharra plazaratu du Orain Amurriok. Talde politikoak bat egin du gaur egingo diren mobilizazioekin, eta bere egin ditu enpresako Langile Batzordearen aldarrikapenak. “Orain Amurrio ados dago aurreko eskakizunarekin, hortaz, Tubacexeko Enpresa Batzordeak enpleguaren defentsaren alde deituriko mobilizazioei gure babesa ematen diegu. Herritarrei dei egiten diegu elkartasuna erakusteko mobilizazioetan parte hartuz”.
Bi zita jarri dituzte Tubacexeko langileek gaurko. 15:00etan Amurrioko Udaletxearen paretik abiatuko dira, Laudiorantza. Bertara iristean egingo dute mobilizazio nagusia, 19:00etan lantegiaren paretik abiatuta.