Manolo Garcia Martin amurrioarra gogoan izateko ekitaldia antolatu du Sortuk gaur goizean Babioko tontorrean. Mendi ibilaldia egin dute Juan Urrutia plazatik abiatuta, eta gailurrean izan da ekitaldia. Hala, ezker abertzaleko kideek Garciak herrigintzan eginiko ibilbidea azpimarratu dute. Izan ere, egitasmo ugaritan egin zuen ekarpena amurrioarrak. Ekitaldiaren amaieran loreak batu eta jaurti dituzte senide eta lagunek, ikurrina baliatuta.
Uztailaren 29an izan zen hileta, eta bertan ere omendu zuten Manolo Garcia Martin:
Argazkiak: Aiaraldeko Sortu eta Aitor Aspuru Saez