Koronabirus positibo bat egon zen atzo Amurrion

Aitor Aspuru Saez 2020ko urr. 2a, 12:43

Amurrioko anbulatorioa, ikasturte hasieran eginiko argazki batean. / Aiaraldea.eus

Asteazkena kutsaturik gabe igaro ostean, atzo COVID-19 birusaren kutsatu berria identifikatu zuen Osakidetzak Amurrion.

Osasun sistema publikoak koronabirusaren gaixo berri bakarra aurkitu zuen atzo Aiaraldean, Amurrion, hain zuzen. Hortaz, urria kutsatu bakarrarekin hasi da eskualdean.

Aurreko egunean, gainera, Osakidetzak ez zuen kasu berririk aurkitu Aiaraldeko udalerrietan. Kasurik gabeko iraileko egun bakarra izan zen, azken egunean izan bazen ere.

Edonola ere, EAEko datuei erreparatuta, asteazkenean oso positibo gutxi agertu ziren: 385. Aldiz, atzo 418 izan ziren, nahiz eta PCR proba kopurua txikia izan: 7.946. Gutxi izan ziren, asteazkeneko datuekin alderatzen bada batez ere, orduan ia 11.000 PCR analisi egin baitziren.

Zehazki, Araban 70 kasu topatu ziren atzo, Bizkaian 186 eta Gipuzkoan 142. Ospitaleratu gutxiago bat dago, 244, baina Zaintza Intentsiboko Unitateetan herritar bat gehiago dago, 56 guztira. Gauzak horrela, autonomia erkidegoko ratioa 0,96an kokatu da.

Hauek dira eskualdeko kutsatuen kopuruak pandemia hasi zenetik kontatuta:

  • Laudio: 276
  • Amurrio: 180
  • Aiara: 76
  • Urduña: 70
  • Okondo: 17
  • Orozko: 35
  • Artziniega: 37
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 2
  • Aiaraldea: 690

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide