Gaur zabaldu da Gorobel mendi ibilaldiko izen-ematea

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko urr. 13a, 12:00
Hainbat lagun, Gorobel Mendi ibilaldian. / Aiaraldea.eus

Ibilaldi laburrean zein luzean 200 partaidek soilik hartu ahalko dute parte. Koronabirusaren ondorioz, beraz, 400 mendizaleko muga jarri dute antolatzaileek.

Azaroaren 1ean izango da Gorobel mendi ibilaldia, 400 pertsonako mugarekin. 12:00etan ireki dute horretarako aukera, www.mendikolagunak.eus webgunean batetik, eta www.zirkuitua.com atarian bestetik. Urriak 29 arte egongo da inskribatzeko epea zabalik, ekimenaren euskarrietan iragarri dutenez. Bazkideen prezioa 3 eurokoa izango da, eta gainontzekoena euro bat gehiago (4€).

Urriak 29 arte egongo da apuntatzeko aukera, plazak aurrez betetzen ez badira

Ohi gisa, bi zirkuitu planteatu dituzte: laburra (25km) eta luzea (36km). Irteera lau txandetan egingo dute segurtasun eta osasun neurriak bermatzeko, jasotako zenbakiaren arabera, ordu erdiko tarteak esleituko zaizkie mendizaleei horretarako. 

Bestalde, argazki eta ikus-entzunezkoen lehiaketa egingo dute aurten ere. Hala, ibilaldian zehar hartutako irudi eta lanik onenak sarituko dira. Informazio gehiago sare sozialetan edo Mendiko Lagunak elkarteko webgunean topatu liteke.

Aiaraldea komunikabideak ekimenaren jarraipena egingo du, babesleetako bat baita. Horrenbestez, sarrera bikoitz bat zozketatuko du erabiltzaileen artean. Urriaren 23an izango da zozketa, eta abian dago jada atarian.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide