Aurreratu dute Iker Larrazabalen debuta profesionalen artean, EAEko Auzitegi Nagusiak binakako pilota finala bertan behera utzi ostean.
Gauzak horrela, Olaizola II eta Urrutikoetxea ez dira lehiatuko Ezkurdia eta Martijaren aurka eta partida horien ordez, Olaizolak berak eta Endika Uriondok jokatuko dute Iker Larrazabalen eta Ander Imazen kontra.
Atzo jakinarazi zioten erabakia amurrioarrari eta ezusteko hitzorduak urduritsuna sortu dio. Izan ere, kirolariak azaldu du Olaizola "pilotari bikaina" dela. "Nire helburua izango da ondo pasatzea eta ahalik eta puntu gehien egitea".
Aurrelari lanetan ibiliko da gaztea eta ETB-1ean emitituko dute partida 17:00etatik aurrera.
Amurrion hurrengo astean
Berez, Iker Larrazabalen debuta Amurrioko frontoian izan behar zen eta, gauzak aldatzen ez badira, herrian jokatuko du hurrengo astean.