Atzo abiatu zuen Otsemeak talde feministak bere 5. urteurrena eta efemeridearen ospakizunarekin hasteko, Akelarrea antolatu zuen. 22:00ak aldera edukierak baimentzen zituen esertoki guztiak beteta zeuden, eta handik gutxira hasi zen ikuskizuna.
Zuzeneko musika, olerkiak, dantzak eta sua uztartuta zabaldu zituen kolektiboak aldarri feministak; patriarkatuaren hainbat mendeko zapalkuntzaren kontra, zehazki. Emanaldian emakumeei gizarteak egotzitako rolak kritikatu zituzten, besteak beste. Amaitzeko, Amurrioko borroka feministan aritutako kide guztiak omendu zituzten.