Debut bikaina izan du Iker Larrazabalek, nahiz eta Olaizola-Uriondo bikotearen aurka galdu

Aitor Aspuru Saez 2020ko urr. 18a, 20:51

Iker Larrazabal gazteak gaur egin du debuta. / Aiaraldea.eus

Iker Larrazabalek eta Ander Imazek osatutako bikoteak 22-19 galdu du Aimar Olaizola eta Endika Uriondoren aurka. Hala ere, amurrioarrak adierazi du oso pozik dagoela.

Debut interesgarria izan du gaur Iker Larrazabalek Miribillako pilotalekuan. Baiko enpresako pelotarien grebaren ondorioz, bere agerpena aurreratu behar izan du konpainiak eta sentsazio ona utzi du amurrioarrak.

Izan ere, Olaizola-Uriondo bikoteak lan gogorra egin behar izan du Larrazabalek eta Imazek osatutako tandema gainditzeko.

Partida hasieran ia desagertuta

Edonola ere, bere estreinaldia profesionalen artean ez da modu ziragarrian hasi, Iker Larrazabalek berak Aiaraldea Hedabideari aitortu dionez: "Urduri hasi dut norgehiagoka eta ez naiz oso eroso sentitu. 10. puntura heldu garenean, ordea, lasaiago sentitzen nintzen eta hobeto jokatzen hasi naiz".

Berez, 10. tantora heldu bezain laster, modu parte-hartzailean jokatu du Larrazabalek eta puntu bikainak egin ditu, txapatik gertu jarrita pilota indarrez eta abiadura bizian. Meridiano horretara helduta, ardurak protagonismoa handiagoa hartu du, atzelariari pilota gutxiago utzita.

Hala eta guztiz ere, ausardiak ez dio balio izan bikoteari garaipena eskuratzeko, eta Olaizolak eta Uriondok euren eskarmentua baliatu dute irabazteko. Kirolari amurrioarrak uste du sasoi fisikoa erabakigarria izan dela: "Partidaren azken zatian fisikoki gu baino askoz hobeto egon dira eta gainditu gaituzte".

Pozik, baina hobetzeko prest

Iker Larrazabalek modu oso positiboan baloratu du esperientzia eta poztasuna agertu du: "Amurrioko jende asko etorri da eta eskertzekoa da".

Baina pilotaria gazteak ez du ikuspegia galdu eta gaur atera duen ondorioa argia da: "Uste dut lanean jarraitu behar dudala, jokoaren alde askotan hobetu behar baititut".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide