"2021ean ez dugu San Anton Armuru azokarik antolatuko"

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko aza. 4a, 07:00

Enkantea da azokako ekintza nagusia. / Aiaraldea.eus

Urtarrilaren 17an egitekoa zen azoka, baina bertan behera utzi dute pandemiaren ondorioz. Prentsa oharrean azaldu dituzte arrazoiak.

Aurten ez da urtarrileko azoka egun jendetsurik egongo Amurrion. Hala jakinarazi du San Anton Armuru azokako talde antolatzaileak. "Urtarrilaren 17an egiteko asmoa genuen azoka tradizionala", zehaztu dute; baina bertan behera utzi dute ekintza, koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz.

Herritarrei jarrera arduratsuak izateko eskaera luzatu diete antolatzaileek, eta 2022ko azoka prestatzeari ekingo diotela aurreratu dute

"COVID-19 birusak eragindako epidemia dela-eta, San Anton Amuru Lagun Kofradiak azoka bertan behera uztea erabaki du, inplikatutako instituzioekin elkarlanean", azaldu dute. 

Ehunka ekoizle eta bisitariren lekuko

Azokak ehunka baserritar, ekoizle eta bisitari jasotzen ditu urtero. Hala, aski ezaguna da egun horretan egiten den enkantea, jende ugarik hartzen baitu parte.

"Osasun krisiaren aurrean dei egiten diogu jendarteari jarrera arduratsua izatera", azpimarratu dute. Horrenbestez, aurten ez dute ekintzarik antolatuko, "nahiz eta aurtengo edizioak santuaren jai egunarekin kointziditzen zuen".

Edozelan ere, 2022ko azoka prestatzeari ekingo diote aurki. Honelakoa izan zen urtarrileko festa:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide