Amurrion mobilizatu dira gaur Saratxoko lan heriotza salatzeko. Ehundik gora lagunek egin dute bat manifestazioarekin.
Saihesbideko obretan lanean zegoen behargin bat larriki zauritu zen iragan asteazkenean, abenduak 16. Larrialdi-zerbitzuek helikopteroz ebakuatu zuten, baina Gurutzetako ospitalean zendu zen.
Azken lan heriotza honekin 6 dira 2020an lanean zeudela bizia galdu duten Aiaraldeko langileak. Heriotza guzti hauek “sistema eta eredu produktiboaren emaitza” direla adierazi dute gaurko mobilizazioaren osteko ekitaldian.