AZKEN ORDUKOA

Hil egin da Saratxoko saihesbideko lan istripuan zauritutako behargina

Aimar Gutierrez Bidarte 2020ko abe. 17a, 19:00

Saratxoko saihesbidea egiteko obrak nahiko aurreratuta daude. / Saratxoko Administrazio Batzarra

Atzo goizean gertatu zen istripua saihesbideko obretan. Zauritutako behargina helikopteroz ebakuatu zuten Gurutzetako ospitalera, baina hil egin da. 2020an Aiaraldean zendu den bostgarren langilea da.

Hil egin da atzo lan istripua izan zuen langilea, LAB sindikatuak baieztatu duenez. 9:30ak aldera jazo zen ezbeharra, Saratxoko saihesbideko obretan. Egitura bat erori zen eta behargin bat zauritu zuen. Larrialdi-zerbitzuak eta Ertzaintza bertaratu ziren istripua jazo zen lekura eta helikopteroz ebakuatu zuten zauritua. Gurutzetako ospitalera eraman zuten eta bertan zendu da.

Bost lan heriotza 2020an

Azken heriotza honekin Aiaraldeko sei behargin dira 2020an lan istripuen ondorioz zendu direnak. 

Otsaila hasieran Laudioko 40 urteko bizilagun batek galdu zuen bizia Galdakaoko GHI Hornos Industriales enpresan eta hilabete horren bukaeran gazte senegaldar bat hil zen Murgako Zorroza Gestión de Residuos enpresan.

Zorroza Gestión de Residuos enpresaren kasua bereziki esanguratsua izan zen, heriotzak enpresaren barruko hainbat praktika ilun azaleratu zituelako eta, LAB sindikatuaren arabera, jabeak gorpua mugitzea agindu zuelako, behargina oraindik bizirik zegoenean.

Apirilaren 16an, konfinamendu betean, Laudioko  beste bizilagun batek bere lanpostuan galdu zuen bizia, kasu honetan Arrigorriagako Talleres Berastegui enpresan.

Maiatzaren 5ean gertatu zen eskualdeko azken lan heriotza. Laudioko Forestales Frías enpresarentzat baso lanetan ari zen behargin bati pinu bat erori zitzaion gainean, Luiaondon. Horrez gain, Delikako txakolindegian erorketa pairatu zuen langile bat zendu zen urrian. 

Gorabeherak obretan

Saratxo Bizirik plataformak eta Administrazio Batzarrak behin baino gehiagotan salatu dituzte Saratxoko saihesbidearen lanetan egondako gorabeherak. Aurreikusitakoa baino lur gehiago  desjabetu eta etxe batzuetan arrakalak eragin dituzte lanek, besteak beste.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide