“Kate goxoa” ekimena jarri zuten abian Amaurre Ikastetxeko ikasle eta irakasleek, pandemia garaian pertsonen arteko hurbiltasuna sustatzeko. Familiek gailetak egin dituzte etxean, eta beste sendi bati oparitu dizkiote, kate bat osatuz.
Azken astean egindako gaileten argazki erakusketa batekin, ekimenari amaiera eman zioten ostiralean. “Oso pozik gaude eta eskertuta ekimenak izan duen harreragatik” azaldu dute ikastetxeko kideek.
Elexondo kaleko lokal batean jarri dituzte irudiak ikusgai.