Lasterketa birtuala antolatu du Oinkariak atletismo taldeak

Aimar Gutierrez Bidarte 2020ko abe. 31a, 08:00
Oinkariak atletismo taldeko kideek jarri dute abian ekimena. / Oinkariak

San Silvestre lasterketen faltan, 10 kilometroko ibilbidea ahalik eta azkarren betetzeko erronka birtuala luzatu die atletismo taldeak herriko korrikalariei, STRAVA aplikazioaren bidez.

Egoera sanitarioa dela eta aurten ez dira antolatuko abenduaren 31n ohikoak diren San Silvestre herri lasterketak. Horregatik, Amurrioko Oinkariak atletismo taldeak erronka birtuala luzatu die herriko korrikalariei.

STRAVA aplikazioa erabilita, 10 kilometroko ibilbidea osatu dute. Nahi duen orok urtarrilaren 6ko 20:00etara arte izango du aukera ibilbidea osatu eta lortutako marka aplikaziora igotzeko. Urtarrilaren 7an iragarriko dituzte ibilbidea denbora laburrenean osatu duten kirolarien izenak.

Zirkuitua Refor enpresaldetik abiatzen da, errugbi zelai berriaren ondotik, eta Alemanen ikastetxe zaharreraino iristen da, bertan buelta eman eta itzulera bidea osatzeko. Oinkariak taldeko kideek jakinarazi dute ibilbidea aplikazioan markatuta dagoen bezala jarraitu behar dela, STRAVA aplikazioak kontutan har dezan.

“2020. urtea korrikalarioi gehien gustatzen zaigun moduan agurtzeko modua” dela azaldu dute, "gure onena ematen”.

San Silvestre solidarioa Orozkon

Orozkon ere ezingo dute urteroko San Silvestre Duatloia ohiko moduan antolatu, eta ekimen solidarioa jarri dute abian.

Elikagai bankurako dirua bilduko dute aurtengo edizio berezian. Internet bidez ari dira dohaintzak jasotzen; euro batekoa umeen kasuan eta 3 eurokoa helduenean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide