Elkartasun ekimen bihurtu dute aurtengo San Silvestre Duatloia

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abe. 12a, 10:34
Orozkoko San Silvestre Duatloiak ospe handia hartu du azken urteetan. / Aiaraldea.eus

Abenduak 31ko Orozkoko San Silvestre Duatloiak helburu berezia izango du aurten: Elikagaien Bankurako dirua biltzea.

Orozkoko Txirrindulari Elkarteak urteko azken eguneko zita aurkeztu du jada. Berrikuntzekin dator, gainera. Izan ere, COVID-19 birusak eragindako pandemiaren ondorioz, ez da ohiko duatloia izango. 

Gaur zabalduko da parte hartzeko epea, eta abenduaren 31 arte egongo da ekarpena egiteko aukera. Bildutako diru guztia Bizkaiko Elikagaien Bankura bideratuko dute, azaldu dutenez. "Kirol apur bat egiteaz gain, gaur egun gehien behar daurienei laguntza eskeiniko dotsezue, jasotako diru guztia Bizkaiko Elikagaie Bankuari emongo dotsegulako". 

Ekarpena egiteko 3 modu

Umeek euro bateko dohaitza egingo dute, eta helduek 3 eurokoa. Dena den, ekarpenak egiteko modua ere ireki dute antolatzaileek. Internet bidez eman behar da izena. 

Horrenbestez, abenduaren 31n ez da lasterketarik ospatuko Orozkon. Dena den, herritarrei ekimenarekin bat egiteko deia luzatu diete. 

XXVIII. edizioa egingo dute aurten, Orozkon. Aiaraldea Hedabideak urtero argitaratu izan du irudi erreportajea:

2017ko lasterketa horrelakoa izan zen, herriko txirrindulari elkarteak osatutako bideoan ikus daitekeenez:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide