8 urteko espetxe zigorra eta 7 urteko baldintzapeko askatasuna eskatu ditu fiskaltzak Galder Barbado amurrioarrarentzat eta Aitor Zelaia Gasteiztarrarentzat. Duela ia bi urte atxilotu zituzten bi gazteak, material lehergarria zuen bidoi batekin harremana izatea egotzita. Sei hilabete eman zituzten preso, eta baldintzapeko askatasunean egon dira ordutik hona.
Urtarrilaren 21 eta 22an izango da epaiketa, Madrilgo Entzutegi Nazionalean. Altsasuko gazteen auzian egondako fiskal berdina izango dute Barbado eta Zelaiak.
Elkartasun dinamika
Gaur goizean aurkeztu da ANkerkeriari Stop! plataforma, bi gazteen aldeko elkartasun dinamika abiatzeko. Hainbat mobilizazio iragarri dituzte, eta atxikimendu kanpaina abiatu dute.