Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, trafikoa moztuta dago A-2625 errepidean, Urduñako mendatean. Atzo -urtarrilak 6- Burgoseko mugaren inguruan gertatutako elur-jausiek errepidea zeharo estali zuten.
Une honetan bidearen egoera baloratzen ari dira, baina hurrengo orduetan ere mendateko zirkulazioa itxita mantenduko dutela adierazi du Trafiko Zuzendaritzak.
Amurrio #elurra
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) January 7, 2021
A-2625 errepidea, Orduñako mendatea, itxita dago. Elur-jausia bidera erori da-eta.
__
Cerrado la carretera A-2625, puerto de Orduña. Ha caído una avalancha de nieve a la vía. pic.twitter.com/gSA2rAtXa9
Elur-jausiak Aiaraldean
Azken egunetako elur pilaketa handiek elur-jausiak eragin dituzte eskualdeko hainbat mendiguneetan. Ganekogorta mendiko bidea itxi egin zuten atzo larrialdi zerbitzuek, eta Orozkon elur-jausi baten ondorioak filmatu zituzten Ubixeta inguruan. Mendizaleei arretaz jokatzeko eskatu diete larrialdi zerbitzuek.