115 milioi euroko erreskatea eskatu dio Tubos Reunidosek Espainiako Gobernuari

Txabi Alvarado Bañares 2021ko urt. 7a, 14:24

Amurrion du lantegia Tubos Reunidosek. / Aiaraldea.eus

Enpresak argudiatu du bere jarduera %50ean murriztu dela pandemiaren eraginez. Hemen ikusi daiteke zuzendaritzak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordean aurkeztutako dokumentua, osorik. 

115 milioi euroko erreskatea eskatu dio Tubos Reunidosek SEPIri. Hala jakinarazi dute zenbait hedabidek. Espainiako Gobernuaren menpeko erakundea da SEPI, eta enpresa estrategikoen kaudimena sustatzeko funtsa kudeatzen du. Erreskatea eskatzen lehena izan da Tubos Reunidos, burtsan kotizatzen duten enpresetatik. 

Enpresak berak eman du eskaeraren berri. “Aldi baterako babes publiko eskera hau enpresaren jardueraren eta merkatuaren gaur egungo egoeraren barruan kokatzen da, COVID-19aren pandemiaren kalte eta iraunkortasun handia eragindakoa”, azaldu du Inés Núñez de la Partek. Enpresako Administrazio Kontseiluko idazkariaren esanetan, enpresak zituen inbertsio proiektuen %50a da baino gehiago gelditu da pandemiaren ondorioz, eta horregatik behar dute finantziazio gehigarria, enpresaren “2021-2024 Plan Estrategikoan zehaztutako helburuak betetzeko”.

"Berregituraketak"

Enpresa taldeko zuzendaritzak urrian eginiko akziodunen batzarrean adierazi zuen 59,3 milioi euroko galerak izan zituela 2020an, eta “berregituraketak” egiteko asmoa iragarri zuen. Hala ere, Francisco Irazusta presidenteak argitu zuen ez dutela langileak kaleratzeko asmorik. 

Pandemia hasi zenetik daude Amurrioko lantegiko beharginak Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientean. Azaroaren 1ean sartu zen indarrean bigarren espedientea, udaberrian ezarritakoari lekukoa hartuta. 8 hilabeteko iraupena du neurri berri horrek, eta 686 langileri eragiten ari die guztira, jardunaldiak %39-66 artean murriztuta. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide