Paroak eta mobilizazioa burutu zituzten atzo Aiaraldeko ikasleek Amurrioko Juan Urrutia plazan. Modu horretan, hilaren 21 eta 22an Madrileko Entzutegi Nazionalean epaituak izango diren Galder Barbado eta Aitor zelaia gazteei elkartasuna adierazi zieten.
Epaiketa bera onartzen ez dutela adierazi zuten ikasleek "salbuespeneko auzitegibatek epaituko baititu, eta auziaren helburua militantzia politikoa zigortzea delako".
Halaber, bihar -urtarrilak16- Gasteizen antolatutako herrialde manifestaziora gerturatzeko deia luzatu zuten atzoko elkarretaratzean, bai eta hurrengo egun eta asteetan deituko diren mobilizazioetan parte hartzekoa ere.