Erasoz Erantzun musika talde amurrioarrak Matxinadaren Oihua abestia kaleratu du Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazte auzipetuei elkartasuna adierazteko. Abestia 2019an grabatu zuten, Barbadoren atxiloketaren eta ondorengo espetxealdiaren testuinguruan. Amurrioko gaztearen senide eta lagunek ahotsa jarri zuten kantan.
"Aitor eta Galderrek bizitzen ari diren ankerkeriaren aurrean plazaratzea erabaki dugu", azaldu dute taldeko kideek. "Maitasunez eta elkartasunez beteriko ekarpen xumea" da lana, euren hitzetan.