Oharra plazaratu du Oinkariak Atletismo Taldeak Amurrioko krosaren data berria iragartzeko. Izan ere, hilabete honetako 31n ospatu behar zen lasterketaren III. edizioa.
"Ezarrita dauden mugikortasun neurri bereziengatik, eta arduraz jokatzeko helburuarekin hartu dugu erabakia", azaldu dute Oinkariak taldeko kideek, sare sozialen bidez. Gauzak horrela, datorren abenduaren 12an jokatuko da krosaren III. edizioa. "Espero dugu gaitz honetatik ahalik eta lasterren ateratzea", adierazi dute antolatzaileek.
Eskualdeko kirolari ugarik lortu zuten podiumera igotzea iazko edizioan. Argazki galeria hemen dago ikusgai.