ARGAZKI KRONIKA

ANkerkeriari Stop plataforma: "Ez dugu onartzen absoluzioa ez den beste epairik"

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko urt. 22a, 18:56

Manifestazio jendetsua egin dute Amurrion, "ANkerkeriari stop! Galder eta Aitor aske" lemapean. Atzo eta gaur izan da epaiketa bi gazteen aurkako Madrilgo Auzitegi Nazionalean.

Juan Urrutiatik abiatu da mobilizazioa 18:00etan. Ehunka lagunek egin dute bat deialdiarekin. Udaletxearen aurrean eman diote amaiera manifestazioari. 

ANkerkeriari Stop plataformako kideek ekitaldian nabarmendu dutenez, "argi geratu da eraso planifikatua izan dela, horrela demostratu da epaiketaren bi egunetan Auzitegi Nazionalean, salbuespenezko eta inolako bermerik gabeko epaiketa politiko batean". Juan Urrutia plazan bildutako jendetzari eskerrak emanez hasi dute hitzartzea: "Zorionak plataformatik zabaldutako deialdi eta ekimen guztietan elkartasun eta babes osoa adierazi duzuenei, hau baita herriak duen baliorik handiena".

Galder Barbado eta Aitor Zelaia sententziaren zain geratu dira. Datozen egunetan ere adi egoteko eskatu diete bertaratutako herritarrei:  "Adi egon sareetara, hau ez baita hemen amaitzen. Ez dugu onartuko absoluzioa ez den beste epairik". 

Fiskalak mantendu egin du Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen aurkako eskaera: 8 urteko espetxe zigorra eta urteko zaintzapeko askatasuna. Defentsak, berriz, absoluzioa eskatu du bi gazteentzat. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide